Aldaketa asteburuko zine programazioan

Ataria 2014ko otsailaren 10a

Banatzailearekin izandako arazo batzuk medio asteburu honetan ezingo dute '12 años de esclavitud' filma eskaini, bere ordez 'El lobo de Wall Street' ikusi ahal izango da.

Tolosako Udalak jakinarazi duenez, aldaketak daude asteburuko zine programazioan, izan ere, banatzailearekin arazoa izan dute, eta ondorioz ezingo dute '12 años de esclavitud' bota, bere ordez 'El lobo de Wall Street' ikusi ahal izango delarik.

Aldaketa hau dela eta, egungo bonoak gorde egin beharko direla esan dute, eta bono horrek '12 años de esclavitud' iristen denean erabili beharko dela esan dute. Era berean, bono berrien salmenta aurreratu egingo dute, hurrengo ziklo osoa datorren asteburuan hasteko moduan izateko. Datozen egunetan emango dute zine ziklo berri horren eta bonoen berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!