Urtzi Gurrutxagari omenaldi hunkigarria

Iñigo Terradillos 2014ko otsailaren 10a

Urtzi Gurrutxaga Tolosa CFko jokalariari omenaldi hunkigarria egin diote Berazubi estadioan. Bertan izan dira futbol taldeko kapitaina izandakoaren sendikoak nahiz lagunak, taldekideak, Tolosa CFko ordezkariak, udaleko ordezkariak eta herritar ugari.

26 urteko gaztea iragan larunbatean zendu zen, Donostian, Tolosa eta Berioren aurkako partida jokatzen ari zela. Lehen zatiko 12. minutuan gertatu zen ezbeharra, jokalaria bihotzekoak jota lurrera erori zenean. Donostia Ospitalera eraman zuten gaztea, baina ezin izan zuten ezer egin.
 
 
Aipatu behar da, era berean, Osasunak etxean, Sadarren, jokatutako asteburuko partidan ere Urtzi Gurrutxaga izan zutela gogoan, azken irudian ikusi daitekeen moduan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!