Monarkiaren aurka kalera atera dira

Iñigo Terradillos 2014ko otsailaren 8a

Tolosako talde errepublikarrak deituta elkarretaratzea egin dute eguerdian, ustelkeriaren eta monarkiaren aurka, eta errepublika aldarrikatuz.

Cristina Borboikoak Noos kasuaren barruan, delitu fiskala eta kapitalak zuritzea leporatuta, inputatu gisa deklaratuko duen egun berean egin dituzte Tolosan nahiz Gipuzkoako beste hainbat herritan elkarretaratzeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!