Hilabeteak dira SGLko langileek ez dituztela nominak kobratzen, eta orain gainera, enpresak iraungipen lan erregulazio txostena eskatu du, eta langile guztiak kaleratu nahi ditu. LAB sindikatuak esan duenez, gainera, ez dakite dauzkaten zorrekin zer gertatuko den.
Egoera hau salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur, enpresaren atarian.