2014/02/10 - 2014/02/11 18:30

Bihotz biriken suspertzea eta kanpoko desfibrilagailu automatikoen erabilerarako ikastaroa

Tolosa
DYAk antolatu duen Ikastaro teoriko-praktiko honekin bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta DEA (Kanpoko desfribiladore automatikoak) erabiltzen ikasten da. Ezaguera errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak, bereziki bere lana pertsona ugari dagoen guneetan burutzen dutenentzat, baita arriskuzko lanbideetan, gaixoekin, ordena publikoko zerbitzuetan eta segurtasun-gorputzetan, Babes Zibileko talde, suhiltzaile, osasun sorospeneko eta erreskate taldeentzat… Ikastaroaren datuak: Maila: Interesatuta dagoen edozeini irekia. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa. Irakasleak: DYA Gipuzkoako Unibertsitateko Erizain Diplomatuak. Egunak: 2014ko otsailak 10 eta 11. Ordutegia: 18:30etatik 21:00etara. Lekua: Tolosa: DYAko Ordezkaritza (Larramendi 7) Matrikula: 90 €. Materiala: DYA arduratuko da ikaslearen material didaktikoaz eta ikastaroko ikus-entzunezko baliabideetaz. Talde murriztua. Leku mugatuak. Proba teoriko-praktikoak gaindituz gero, ikastaroa gainditu dela ziurtatzen duen ziurtagiria.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!