San Blas baseliza, mendetako tradizioen txoko

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko otsailaren 3a

San Blas eguneko hitzorduak jendetza erakarri du Tolosako San Blas auzoko baselizara; elikagaiak bedeinkatu zituzten hainbat lagunek, eztarriko minaren aurka.

Asteburuan hasitako San Blas jaiak gaur amaituko dira, San Blas egunean. Urteroko hitzorduan, herritarrek ez dute hutsik egin, eta hainbat lagun inguratu dira meza nagusira, eztarriko minaren aurka elikagaiak bedeinkatzera.

Bide beretik, San Blas opilen postuan ere lanpetuta ibili dira Emendek elkarteko antolatzaileak. Arratsaldean toka txapelketak eta trikitilarien saioak biribilduko du urteroko hitzordua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!