Tolosa CFko jokalari bat hil da, jokatzen ari zela bihotzekoak jota

Tolosaldeko Ataria 2014ko otsailaren 2a

26 urteko gaztea zelaian bertan artatu ostean larri eraman dute erietxera. Lehen zatiko 12. minutuan gertatu da ezbeharra.

Tolosa CF futbol taldeko Urtzi Gurrutxaga 26 urteko jokalaria hil da bihotzekoak jota, futbol partida jokatzen ari zenean. 16:30ak aldera gertatu da ezbeharra, Donostian, Ohorezko mailako Berio eta Tolosaren arteko norgehiagokaren lehen zatiko 12. minutuan. Une horretan, Ormaiztegiko Tolosa CFko futbolaria lurrera erori da. Hiru anbulantzia bertaratu dira, eta 40 minutuz erranimazio ariketak egiten egon ondoren, larri eraman dute Donostia Ospitalera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!