Fagorren menpeko finantza ekarpenak dituztenentzako informazio bilera egingo dute

Ataria 2014ko urtarrilaren 30a

Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak Donostian astelehenean, otsailak 3, egingo den bilerara gonbidatu ditu kaltetuak.

EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak informazio bilera egingo du astelehenean, hilak 3, 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelenan, eta Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak bertara joateko deia egin die kaltetuei. Izan ere, milaka dira Fagorren menpeko finantza ekarpenak erosi zituztenak, eta EKAk finantza produktu konplexu honen inguruko azalpenak eman nahi ditu bileran. "Erosle gehienek ez zuten produktuak eskatzen zuen inbertitzaile profila eta ez zuten ekarpenen benetako ezaugarri eta arriskuei buruz behar bezalako informaziorik jaso", esan du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!