Et incarnatus orkestrak Inauterietako kontzertua eskainiko du otsailaren 21ean Leidor antzokian, eta sarrerak Kutxaneten eskuratu daitezke jada.
Et Incarnatusek 2005ean kaleratu zuen Troika diska Tolosako Inauterietako doinuak bilduz, eta bederatzi urte gero berriz ere entzun ahal izango dira doinu hauek. Taldeko Migel Zeberiok esan duenez, "emanaldiaren jomuga ikuslegoaren zentzuak esnatzea, txoratzea eta gozamenean jartzea izango da".