San Blas jaiak hasiko dira larunbatean

Ataria 2014ko urtarrilaren 29a

San Blas jaia otsailaren 3an izan ohi da, baina Tolosako auzoan larunbatean, otsailak 1, hasiko dira ospatzen.

 
 

Egitaraua

  • Otsailak 1, larunbata:
    12:00etan txupinazoa.
    12:30ean ume jolasak.
    16:00etan Toka Lehiaketa irekia.
    18:00etan Disko Festa.
  • Otsailak 2, igandea:
    09:30ean Diana, Tolosako txistulari taldearen eskutik.
    09:30ean kalejira Konponezinak txarangarekin.
    11:00etan meza.
    12:30ean Jon Irazu eta Joseba Otaegi aizkolariak.
    13:00etan Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak.
    18:00etan bertsolarien bigarren saioa.
    18:30etik 21:30era Malbadi anaiak trikitilariak.
  • Otsailak 3, astelehena:
    11:00etan meza nagusia eta bertako produktuen bedeinkapena.
    16:00etan auzokoen eta elkarteko kideen Toka Lehiaketa.
    18:30etik 21:30era Malbadi anaiak trikitilariak.

 

San Blas jaietan erroskilak eta lepoan jartzeko bedeinkatutako sokak izaten dira tipikoak. Izan ere, San Blas III. mendeko kristau martiri bat izan zen, gotzai eta medikua, eta haur baten eztarriko gaitza mirariz sendatu omen zuen, horregatik hartzen da kristau tradizioan eztarrien zaindaritzat. Bedeinkatutako sokak lepoan jarriz gero urte guztian ez omen dira hartzen eztarriko gaitzak, eztulak eta katarroak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!