Tolosa Kantariren hileroko hitzordua

Asier Imaz 2014ko urtarrilaren 25a

Tolosa Kantariko kideak eguraldi txarrari aurpegi ona jarri diote gaur, hileko azken larunbatean.

Tolosako kaleak eta azoka inguruak kantuz busti dituzte Tolosa Kantariko kideek. Hamaiketakoa Xirimiri tabernaren esku joan da, eta ordainetan, bertako nagusiaren urteak izaki, Zorionak zuri abestu diote kantariko kideek. Xabier 'Xirimiri'-ren egunaz gain, Antton euren kidearena ere bazen, eta kantuan biek eduki dute euren tartetxoa. Tolosako dultzaineroak alboan izan dituzte Tolosako abeslariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!