MUGI txartela udaletxean eskuratu ahal izango da

Itzea Urkizu 2014ko urtarrilaren 24a

Garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, orduan eta deskontu handiagoak izango dira

Astelehenetik aurrera, Gipuzkoa osoko garraio publikoa erabili ahal izateko MUGI txartela Tolosako udaletxeko Udate zerbitzuan eskuratu ahal izango da. Txartelak tarifa-sistema bateratua eskaintzen duenez, hainbat abantaila ditu herritarrentzat.

Txartela eskuratu nahi dutenek bost euro ordaindu beharko dute unean bertan, eta horrekin batera, eskabidea egiteko honako dokumentu eta agiriak eraman beharko dituzte udaletxera: NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia; nortasun agiriko neurriko argazkia, eta behar bezala bete eta sinatutako eskaera orria. Aipatzekoa da, www.mugigipuzkoa.com web ataritik eskura daitezkeela bai informazio zehatza, eta baita eskaera orriak ere.

Izan ere, MUGI txartela erabiltzean hainbat onura ditu herritarrentzat. Besteak beste, ordaintzeko euskarri komuna izango dute, eta baita eremuak bereizteko modua ere. Gainera, garraio batetik besterako aldaketak baldintza onetan izango dituzte, eta talde bereziek hobariak jasotzeko aukera izango dute.

MUGI txartelaren helbururik behinena garraio publikoa sustatzea denez, abantaila horiekin batera, zerbitzua gehien erabiltzen duten herritarrak saritu egingo dituzte, hilabeteroko deskontuen bitartez.

Deskontuak
Hiru erabilera tarte ezarri dituzte eta bakoitzari deskontu jakin bat dagokio. Deskontuak, gainera, hilabete naturalen barruan egingo dituzte.

1-20 bidaia: %45eko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
21-50 bidaia: %56eko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
51 bidaia edo gehiago: %90eko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!