Tenpora taldearen lehen abestia

Tolosaldeko Ataria 2014ko urtarrilaren 24a

'Zaldiak, denbora' izena du Tenpora talde tolosar berriaren lehen kantuak.

Bost pertsonak osatutako taldea da Tenpora: Hasier Oleagak bateria jotzen du; Juantxo Zeberio Etxetxipiak teklatua; baxuan, Itsaso Etxebeste; Beñat Barandiaranek gitarra jotzen du; eta Elene Arandiak ahotsa jartzen die doinuei. Harkaitz Cano eta Karlos Linazasororen letrak kantatzen dituzte. Hona hemen lehen kantua, "Zaldiak, denbora".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!