'Lasa eta Zabala' filmerako figuranteak behar dituzte

Ataria 2014ko urtarrilaren 21a

150 pertsona behar dituzte Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Tolosako kanposantura iritsi zireneko unea irudikatzeko

Pablo Malo segituan hasiko da 'Lasa eta Zabala' filmaren grabaketa zuzentzen eta irudietako batzuk Tolosako kanposantuan grabatuko dituzte. Hain justu, Lasa eta Zabalaren gorpuzkiak Tolosara iritsi zirenekoa grabatu nahi dute eta horretarako 16 urtetik gorako 150 lagun behar dituzte. Grabaketa otsaila hasieran izango da.

Binahi enpresak tolosarrei egin die dei grabaketan parte hartzeko eta izena emateko 943 32 32 60 telefono zenbakira deitu behar da, edo binahi.agenciacasting@gmail.com helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!