Igande goizean giro ederra egon zen Tolosan Ero Etxe elkarteak krosari esker. Aurten 27. aldiz antolatu dute lasterketa, eta izena 827 pertsonek eman bazuten ere azkenean 675 izan ziren parte hartzaileak.
Ero Etxe elkarteko kideak oso pozik daude krosak emandakoarekin, eta parte hartzaile zein lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.