Barazki eta fruituekin eginiko margoekin, jolasean

Ataria 2014ko urtarrilaren 18a

IV. Esperientzia Tailerra Azoka egitasmoaren barruan, Barazki eta fruituekin egindako margoak tailerra izan da Zerkausian.

Larunbateroko itxura zuen Zerkausiak gaur goizean. Azokako postuak baserritarren produktuekin beteta ageri ziren, eta herritar ugari ibili da erosketak egiten.

 

Horrez gain, ordea, txikienek eskulanak egiteko aukera izan dute Zerkausian bertan. Tailerra doakoa izan da, eta haurrek barazki eta fruituekin egindako margo jangarriak egiteaz gain, hauekin margotzeko aukera izan dute.
Mila kolore sortzeko aukera izan dute, eta animaliak, barazkiak eta fruituak margotu dituzte. Jarraian panel batean itsatsi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!