Haurrentzako tailer esperimentala bihar, Tolosako Zerkausian

Ataria 2014ko urtarrilaren 17a

IV. Esperientzia Tailerra Azoka egitasmoaren barruan, 'Barazki eta fruituekin egindako margoak' tailerra izango da, bihar, 10:30etik 13:30era Zerkausian. Tailerra doakoa da, eta haurrek barazki eta fruituekin margo jangarriak egingo dituzte.

Margo horiek tenpera moduan edo gorputza margotzeko erabili ahal izango dituzte. Antolatzaileek esan dute mila kolore sortu daitezkela, fruitu eta barazkien koloreak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!