Tolosa
Barazki eta frutekin egindako tailerra.
Doakoa.
Umeak eguneroko jolasetan askotan erabiltzen dituzte margoak. Baina bazenekien barazki
eta frutekin margo jangarriak egin daitezkeela? Margo hauek tenpera moduan edo gorputza
margotzeko erabili ahal izango dituzte eta milaka kolore sortu daitezke, ezagutzen ditugun
fruta eta barazkien koloreak beste.
Joku honen bidez etxeko txikiak kontsumoarekin zerikusirik ez daukan ekintza batez
gozatu daitekeela ikasiko dute, elikadura lantzeko aukera izango dute margoak dastatuz
eta hondakinik eta kimikorik gabeko produktuak sortuko dituzte beraien eskuekin. Guk
proposatzen dugu gainera, aukera izatekotan, polita izan daitekeela garaian garaiko
produktuak erabiltzea margoak egiteko txikiak ere ikus ditzaten zein kolore eta barazki
dira naturan daudenak urtaro bakoitzean.
Hizkuntza: Euskara