Eider Olazar tolosarrak BERRIA beka jaso du

Ataria 2014ko urtarrilaren 16a

Eider Olazar (erdian) Oihana Etxebarrietarekin eta BERRIAko Iban Arregirekin batera.
Atariako kolaboratzaileari 'Emakumeok kazetarion agendan: euskal emakume adituen biltoki digitala' proiektuarengatik eman diote saria

Tolosako Eider Olazar kazetariak Hondarribiako Oihana Etxebarrietarekin batera egindako 'Emakumeok kazetarion agendan: euskal emakume adituen biltoki digitala' lanak BERRIA fundazioak ematen duen beka jaso du.

Bikoteak 12.000 euroko diru laguntza jasoko du hurrengo urtebetean proiektua mamitzeko eta horrez gain, BERRIA fundazioaren eta Euskarazko Komunikazio Taldearen baliabideak erabiltzeko aukera izango dute.

Olazar eta Etxabarrietaren helburua euskal kazetaritzarako tresna berri bat sortzea da, izan ere, albisteetan emakume protagonisten falta igartzen dute, eta horregatik sortu nahi dute euskal emakume adituen agenda digitala. Kazetarien eguneroko lanean emakumeen presentzia handiagoa izatea dute helburu. Agenda hori euskaraz izango da eta zazpi lurraldeetako emakumeak bilduko ditu. Bide batez, tresna horrek kontzientziaziorako eta hausnarketarako bide ematea nahi dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!