2014/01/16 19:00

Gartxot, konkista aitzineko konkista

Gartxot, konkista aitzineko konkista
Otsabi Auzo Elkartea, Tolosa
"Gartxot, konkista aitzineko konkista" filmaren proiekzioa izango da Izaskun auzoko Otsabi Auzo Elkartean. Ekimen hau, heldu den larunbatean Zaraitzuko Itzaltzu herrian ospatuko den Gartxot Egunaren harira antolatu dute Otsabiko Gazteek. Erdi Aroko kondaira bati buruzko film honek, Arturo Campion nafarraren "Itzaltzuko bardoa" idazlanaren irudikapen esanguratsuan datza, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendua alegia.
Kondairari dagokionez, Gartxot bardo euskaldunaren eta bere seme Mikeloten inguruan oinarritzen da, non, Gartxot, Orreagako abadeen inposaketa eta zapalkuntzaren aurrean krimen anker bat egitera behartua izan zen, hain zuzen ere. Istorio honi buruzko komikia 2003an argitaratu zen, liburua eta filma, berriz, 2011. urtean kaleratu ziren. Pelikulak, Benito Lertxundiren musikaz gain, Mixel Etxekopar musikari zuberotar ospetsua bezalakoaren partaidetza du; horrela filmak duen originaltasuna indartzen da, zuberera eta zaraitzueraren arteko nahasketa ederra eskainiz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!