Larramendi kalea itxita noranzko batean, obrak direla eta

Ataria 2014ko urtarrilaren 14a

Tolosako Larramendi kalean, Arrameleko zubiaren ondoan, hasi dira egun batzuk iraungo dituzten asfaltatze lanak, eta kalea itxi dute noranzko batean. Hain justu, erdigunetik auzora doan noranzkoan itxi dute.

Obrek gutxienez ostiralera arte iraungo dute, eta aipatutako norabide horretan itxita egongo da. Santa Luzia auzoko ikastetxe gunera joateko autobusak bakarrik joaten dira noranzko horretan. Tolosako Udaltzaingoak hainbat seinale jarri ditu herrian zehar trafiko aldaketa horiek azaltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!