Tolosa CF-k 34-25 galdu du Dominicos Zaragozaren aurka eskubaloian

Ataria 2014ko urtarrilaren 13a

Larunbatean jokatu zuen partida Tolosa CF-ko eskubaloi talde nagusiak, Zaragozan, eta Dominicos Zaragozaren aurka 34-25 galdu zuen. "Partida txarra" jokatu zuten urdiñek eta etxekoek ez zuten gupidarik izan, tolosarrek azaldu dutenez. Erasoan urdiñak ez ziren txukun ibili eta etxekoek kontraerasoan min handia egin zieten. Seigarren jarraitzen dute ligan, igoera fasetik 4 puntutara.

Lehenengo maila nazionaleko taldearen hurrengo neurketa larunbatean izango da, BM Santoña Kantabriako taldearen aurka, Usabal kiroldegian, 16:30ean.

Beste mailetan, garaipenak

Asteburu honetan, lehen maila territorialekoek 41-30 irabazi diote Usurbil K.E. taldeari. Jubeniletan, Tolosako taldeak Usurbilekoen aurka jokatu dute ere, eta garaipena ere eskuratu dute partida horretan, 33-21. Azkenik, kadete mailan, Tolosa CF-koek 26-29 irabazi diote Egibide taldeari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!