Jokin Mendiak irabazi du Aurrera elkarteko xake txapelketa

Ataria 2014ko urtarrilaren 13a

Aurrera elkarteak antolatu duen aurtengo txapelketaren une bat. IGOR AGIRRE
Tolosako Aurrera elkarteak urtearen hasieran antolatzen duen xake txapelketa azkarraren irabazlea Jokin Mendia izan da. Bigarren sailkatua Migel Mari Baroja izan da eta hirugarrena Dabid Parron billabonatarra. Saria berezia jaso zuen Cayetano Otaegi tolosarrak, parte hartzaile beteranoena izateagatik.

Azken urteetan baino parte hartzaile kopuru txikiagoa izan da aurten txapelketan, baina maila nahiko ona izan dela azaldu dute antolakuntzatik. Parte hartzaileen adina ere anitza izan dela nabarmendu dute. Xake txapelketa azkarra izanik, jokalari bakoitzak bost minutuko tartea zuen partida bakoitzean, ikusleentzako bizia izaten da, eta asko animatu ziren igandean jokatutako txapelketa ikustea.


Gipuzkoako Liga hasi da
Gipuzkoako Xake Txapelketari hasiera eman diote asteburu honetan. Preferente mailan, Billabona A taldeak Easo B taldearen aurka 2-2 egin du. Bigarren mailan, Billabona C eta Billabona B taldeen arteko partida izan da lehen jardunaldian, eta Billabona B-k irabazi du 1-3. Hirugarren mailan, Tolosa-Ibarrak etxean 2-2 egin du Arrasate-Arluntz taldearen aurka. Danel Intxaurrondo, Mikel Aretxaga, Oier Otxoa eta Iker Artola izan dira Tolosa-Ibarrako xakelariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!