Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan bikotekidea kolpatzeagatik

Ataria 2014ko urtarrilaren 13a

Asteburuan izan da gertaera. Emakume batek 112 SOS DEIAKera deitu zuen laguntza eskatuz, bere bikotekidea aizto batekin mehatxu egiten ari zitzaiolako

Ertzaintzak jakinarazi duenez, larunbat goizean gizonezko bat atxilotu zuten Tolosan bere bikotekidea kolpatu eta aizto batekin mehatxu egiteagatik.

Emakumeak 112 SOS DEIAKera deitu eta Ertzaintza bere etxera joan zen. Atea gizonezkoak ireki zuen eta emakumea urduri eta negarrez aurkitu zuten. Antza gizonezkoak emakumea kolpatu zuen aurpegian eta sukaldeko aizto batekin egin zion mehatxu. Kolpatu eta gero etxean giltzatu zuen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!