Abesti berria Ortzadar elkartearen laugarrena da. Inauterietako soinu bandaren parte dira Ortzadarren abestiak eta laugarren hau ere herrian pixkanaka txertatu nahi dute. Horretarako beste txaranga guztiei ere banatuko diete partitura. Urteurrenaren leloa 'Gure bigarren etxea' izango da, eta abestiari ere izen bera jarri diote. Bere letra propioa ere badu abestiak, eta elkartetik txalotu dute Aparicioren lana abestia konposatzerakoan.
Abesti berriaren aurkezpena egin eta gero, Sugarrikoek Ortzadar elkartearen doinu ezaguna jo dute kalean:
