Tolosako Hirukide ikastetxeak haur masaje ikastaroa antolatu du. Ikastaro irekia da eta lehen saioa asteartean, hilak 14, izango da. Hilaren 21ean eta 28an izango dira beste bi saioak. Ikastaroa ikastetxeko Haurreskolan izango dira (Gainberri) eta Leire Beñaran osteopata eta fisioterapeutak emango du.Bi talde egingo dituzte; 0 eta 15 hilabete artekoak, oinez hasi bitartekoak, hortaz, eta 15 eta 30 hilabete artekoak. Talde bat 16:30etik 17:15era ariko da, eta bestea 17:30etik 18:15era. Izena emateko 943 673948 telefono zenbakira deitu behar da.