2014/02/21 21:00

Et Incarnatus orkestraren kontzertua

Et Incarnatus orkestraren kontzertua
Leidor antzokia, Tolosa
Et Incarnatus orkestrak 2005ean kaleratu zuen 'Troika Tolosako Iñauteriak' diskoaren bidetik eta bederatzi urteren ostean, inaute musika era diferentean entzuteko aukera izango da berriro ere. Emanaldiaren jomuga "ikuslegoaren zentzuak esnatzea, txoratzea eta gozamenean jartzea izango da", azaldu dute. Et Incarnatuseko 20 musikarik eta okasiorako bildutako bakarlari paregabeek, inauteriaren umore fina, goxotasuna, edo malenkonia gerturatuko dizkigute, kaleko musikaren ikuspegi desberdin eta harrigarriaren bidez. Sarrerak jada salgai daude kutxasarrerak.net helbidean.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!