Gipuzkoatik kanpo dauden presoei laguntzak ematea adostu du Tolosako Udalak

Ataria 2014ko urtarrilaren 9a

Presoen familiek urtarrilaren 17a arte egin ahal izango dituzte eskaerak

Gipuzkoatik kanpo dauden presoen familiei diru laguntzak emango dizkie aurten ere Tolosako Udalak. Hori dela eta, eskaerak egiteko epea zabalik dago jada. 2013ko azaroaren 29ko batzarrean onartu zituen oinarriak udalak. Diru laguntzen helburua presoen familiei laguntzea da, bisita egiteak dakarren gastuari aurre egiteko.

Diru laguntzak proportzionalak izango dira Tolosaren eta presoak dauden kartzeletako udalerrien arteko kilometro kopuruarekiko. Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea urtarilaren 17an amaituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!