Shanti Txapelketa, beste behin, «arrakastatsua»

Asier Imaz 2014ko urt. 6a, 20:30
Tolosaldeko 64 taldek eta 555 neska-mutilek hartu dute parte Eguberrietako futbol txapelketan

Eguberrietako Shanti Txapelketa arrakastatsua izan da beste urte batez, eta antolatzaileak «oso pozik» azaldu dira. Ez da gutxiagorako, 32. urtea egin du aurten gaztetxoei zuzenduriko futbol txapelketak, 64 taldek hartu dute parte, eta orotara, 555 neska-mutilek.

Puntu negatiborik izan bada, guraso batzuen jarrera izan da; izan ere, sari banaketan antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, kexak izan dira hainbat gurasoren partetik gaztetxo batzuek antza jolasterik izan ez dutelako «onenen mesedetan». Horrelakoek ez dutela zentzurik eta denen parte hartzea bultzatu behar dela azpimarratu dute antolatzaileek, datorren urteko txapelketan horrelako jarrerarik ez errepikatzeko eskatuz.

Txapelketari dagokionez, gaur, errege egunez, jokatu dira urtero bezala, finalak, Usabal kiroldegian. Bost mailatan banatu dute txapelketa, beraz, bost final izan ziren ikusgai. Hauek ikustera joandakoek erruz bete dituzte harmailak, eta giro oso polita izan da goiz osoan zehar.  

Partida gehienak orekatuak izan dira, eta emozio handia bizitu da epaileak azken txistua jo duen arte. Bi partidetan emozio hori areagotu da, gainera, penaltietan erabaki baitira. Bada, azken finala amaitzean sari banaketa egin dute, eta lehen hiru postuetan geratu diren taldeko kideei oparitxoak banatu dizkiete.

Emaitzak

Benjamin neskak Samaniego Izurdeak 2 Laskorain Izurdeak 4
Benjamin mutilak Uzturpe 2 Lagun Onak* 2
Alebin neskak Zurrunbiloak* 2 Aupa Hi 2
Benjamin mutilak Iurre taberna 7 Casa Julian 2 Alebin mutilak Intxurre B 3 Dream Team 1
* Penaltietan irabazleak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!