Lara Arruabarrena Hobart-etik at gelditu da

Asier Imaz 2014ko urtarrilaren 6a

An-Sophie Mestach belgikarrak 6-4 eta 6-0 irabazi dio Arruabarrena tolosarrari

Lara Arruabarrena tenis jokalari tolosarra Australian egon da, bertako Hobart Irekian. Lehen partida iragan ostiralean jokatu zuen, Abduraimovaren aurka, eta urteko lehen partida erraz irabazi zuen tolosarrak
(6-2 eta 6-1). 

Bigarren partidan, ordea, gauzak oker joan zitzaizkion Arruabarrenari, eta An-Sophie Mestach belgikarraren aurrean amore eman behar izan zuen, 6-4 eta 6-0eko markagailuarekin. Australiako Hobart Irekiko partida hau larunbatean jokatu zuen Arruabarrenak. Porrot honekin txapelketatik at gelditu da urtea munduko ranking-ean urtea 102. postuan hasi duen tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!