2014/01/11 - 2014/01/12 06:00

Oargi Mendi Taldearen irteera

Oargi Mendi Taldearen irteera
Tolosa
Ori (2.017 m) eta Kartxela (1979 m) mediak.
Larunbata goizeko 06.00etan Tolosatik autoz atera eta bidaiaren ondoren Abodiko estaziotik oinez abiatu Ori mendiko buelta egiteko, 6h inguru, ondoren Oxaenea aterpetxera joan, bertan gaua pasaz.
Igandean Kartxela mendira, igoera 5 ordu inguruko igoera izango da.
Izena emateko oargimendi@gmail.com edo 688698642 telefono zenbakian.
Izena emateko azken eguna: urtarrilak 8, asteazkena.
Eraman beharrekoak: kranpoiak, pioleta, raketak eta neguko arropa. (Oargin badago alokatzeko aukera).
Aterpetxea (gaua, afari eta gosaria): 28€. Bazkideak ez direnak 6 € gehiago ordaindu beharko dute.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!