Urte Zahar eguneko kalejira egin du Tolosako Musika Bandak

Ataria 2013ko abenduaren 31

Urtero bezala, Tolosako Musika Bandak Urte Zahar eguneko Kalejira burutuko zuen alde zaharreko kaleetan barrena.

Gorriti plazan hasi zen kalejira eta ordubete inguruko iraupena izan zuen. Korreo eta Solana kaleetatik pasa eta Plaza Zaharrean egin zuen geldialdia. Ondoren, Kale Nagusitik barrena Plaza Berrian bukatu zen kalejira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!