2014/01/24 20:30

Hamlet (Artedrama)

Hamlet (Artedrama)
Leidor antzokia, Tolosa
Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian. Berea uste zuena esku artetik kendu diotela-eta traizionatuta; mendekua hartu nahi, baina ekintzara jotzerakoan zalantzaz betea. Hamlet ez da klasikoa aspaldikoa delako bakarrik; klasikoa da, batez ere, antzinakoa izan arren, aldiro irakurketa berriak sortzen dituelako. "Errautsak" ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra berrinterpretatu dute, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin.
Egokitzapena: Xabier Mendiguren.
Antzezleak: Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu, Urko Redondo.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!