Txaranga erraldoia, Bonberenearen 16 urteak ospatzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko abenduaren 21a

Hamaseigarren urtemuga ospatzen ari dira gaur Bonberenean, eta abendu osorako egitasmoa prestatu dute.

Hamaiseigarrenean ere, lehenengoan bezain gazte jarraitzen du Bonbereneak, eta horren erakusle da goizean kalejiran ibili den txaranga erraldoia. Gaztetxoak, helduak eta helduxeagoak elkartu dira urtemugaren harira, eta txaranga doinuz girotu dute larunbat goiza.

Orain, Bonberenean bertan elkartu dira guztiak bazkari-legea egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!