Tolosako Udaleko Berdintasun eta Gazteria sailek antolatu duten Hi Haiz Hi jaialdia atzeratu egin dute. Berez bihar, abenduak 20, zen egitekoa, baina azkenean urtarrilaren 31n egingo da, Topic zentroan. Berdinsex logoaren lehiaketaren sari banaketa ere jaialdiarekin batera atzeratu da.