Gazteek musikaren munduan aurrera egiteko ikastaroa antolatu du Isidro Larrañaga eskolak

Ataria 2013ko abenduaren 19a

Isidro Larrañaga musika eskolak ikastaro berri bat aurkeztu du, batez ere gazteei begira. Isitxo Larrañaga eskolako zuzendariak azaldu duenez, "14 urtetik aurrera motibazio falta ikusten da, zerbait bilatu nahi dute, musika estilo bat finkatzen ari dira, eta hor ikusten dugu hutsune bat".

Isidro Larrañaga musika eskolak ikastaro berri bat aurkeztu du, batez ere gazteei begira. Isitxo Larrañaga eskolako zuzendariak azaldu duenez, "14 urtetik aurrera motibazio falta ikusten da, zerbait bilatu nahi dute, musika estilo bat finkatzen ari dira, eta hor ikusten dugu hutsune bat". Hutsune horri erantzuna eman nahian, gazte horiek bultzada bat izan dezaten bere instrumentua garatzeko eta aurrera begira sortu daitezkeen musika taldeen osaketan laguntzeko.
Lau irakasle ariko dira lan horretan: Elene Arandiak ahotsa irakatsiko du, Ander Zubillagak gitarra, Iker Alduntzin bateria eta Alberto Garces. Lau irakasleek bere dohainak erakutsiko dituzte Leidorren egindako ikastaroaren aurkezpena.

Isidro Larrañaga musika eskolaren emanaldia
Bihar, abenduak 20, Isidro Larrañaga musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute Leidor aretoan. 19:30ean hasiko dira eta ikasleez gain, irakasleek ere emanaldiak eskainiko dituzte eta baita Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!