"LOMCE legea aitzakiatzat erabiliz, Eusko Jaurlaritza egundoko murrizketak ezartzen ari da gure ikaskuntza sisteman", azaldu dute protesta egin dutenek. "Kalitate oneko zerbitzu publikoen sistemak, ezinbestez, planifikazio egokia eta giza nahiz material errekurtso nahikoak" eskatzen dituela azaldu dute. Aldi berean zerbitzuek bere langileei zein erabiltzaileei "parte hartzeko aukera" bermatu behar zaiela uste dute. Horren aurrean, Hezkuntza Sailaren azken erabakien ondorioz, langileen lan baldintzak zein ikasleek ikas-prozesu eta ibilbidearen aukerak "kaskartzea" ekarri dutela salatu dute.