Kirikiño aisialdi taldeak jakiak bilduko ditu Abegi eta Caritasentzat

Tolosaldeko Ataria 2013ko abenduaren 12a

Larunbatean Tolosako supermerkatuetan arituko dira bilketan. Kanpaina prestatzen aritu diren gazteak izan ditugu Ataria irratian. Natalia begiraleak eta Ainhoa eta Mariak azaldu digute nola prestatu duten kanpaina.

Hirukide ikastetxeko Kirikiño Aisialdi Taldeak ere gabonetako kanpaina solidarioa jarri du abian. Azken aste honetan Abegi, etxerik gabekoen laguntza zentroan, izan dira laguntzen eta bihar, elikagaiak eta osasun produktuak biltzen izango dira Tolosako supermerkatuetan elkarte berarentzat, baita Caritasentzat ere.

Guztira batxilergoko lehen mailako 24 gaztek parte hartu dute kanpaina honetan, bi begiraleren laguntzarekin. Beren esanetan, «horrelako kanpainarik gabe, Abegi bezalako zentroek oso zaila izango lukete bizirautea», izan ere, «urrutira joan gabe, Tolosan ere bada laguntza beharrean aurkitzen den jendea». Pertsona horiei laguntzeko bihar goizeko 10:00etatik 13:00etara izango dira supermerkatuen sarreretan, baina kanpaina hilaren 20ra arte luzatuko dute. Data horretara arte, ikastetxean ere uzteko aukera izango da.

Kanpaina prestatzen aritu diren gazteak izan ditugu Ataria irratian. Natalia begiraleak eta Ainhoa eta Mariak azaldu digute nola prestatu duten kanpaina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!