Ehun euroko 60 sari Tolosako komertzioetan

Ainhoa Oiartzabal 2013ko abenduaren 11

Tolosa&Co merkatarien elkarteak eman dio hasiera Gabonetako kanpainari. Aurten, 100 euroko 60 txartel zozketatuko dituzte Tolosako ia 300 saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean.

Zozketa datorren urteko urtarrilaren 8an egingo da eta egun berean jakingo dira irabazleen izenak. Zozketaz gainera, Gabonetako haurrentzako parkea ere antolatu dute. Goizez eta arratsaldez izango da zabalik, hilaren 26tik 29ra, Zerkausian. Aurten ere musikariek kaleak girotuko dituzte, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Besteak beste, Anonymous taldea eta Tolosako gazteek osaturiko beste musika talderen bat ariko dela aurreratu du Juanjo Ruiz elkarteko lehendakariak. Tolosa&Co merkatarien elkarteak bere presentzia indartu nahi izan du, eta horretarako, telebista, aldizkari eta egunkarietan mota ezberdinetako iragarkiak jarri dituzte, tartean Tolosaldeko Ataria-n. Guzti horrekin, herritarrak, herrian bertan erosketak egitera animatu nahi dituzte.

Urte berriarekin, batzorde aldaketa
Juanjo Ruiz lehendakariaren zein Tolosa&Co elkarteko zuzendaritza batzordearen azken egunak dira Gabonetako hauek. Bi urte eta gero, urtarrilean, junta aldatzeko prozesua abiatuko baitu Tolosako merkatarien elkarteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!