2013/12/22 20:30

Blue Jasmine

Blue Jasmine
Leidor antzokia, Tolosa
Woody Allen. 95 min. +12
Jasmine New Yorkeko gizartean mugitzen zen etxekoandre izan da, baina gauzak aldatu dira, etxerik eta dirurik gabe dago orain. Hal senarrarekin amaitu du, eta San Frantziskora egin behar du, Ginger ahizparen etxean. Oso bestelako giroa ezagutuko du han, ahizpa apartamentu txiki batean bizi baita, Chili mutol-lagunarekin.
Jasmine ez da egoera berrira batere ongi moldatuko, eta ahizpari zer egin behar duen eta nor komeni zaion irakastearekin tematuko da. Aldi berean, Jasminek ez du ikusi nahiko zein den bere benetako errealitatea.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!