Iker Karrerak jaso du 2013ko kirol merituari saria

Ataria 2013ko abenduaren 10a

Tolosako kirolarien aurtengo jarduna saritu dute Leidorren egindako ekitaldian

 

Kirol talde eta eragileen arteko bozketaren ondoren, Iker Karrera mendi lasterkaria hautatu dute Tolosako 2013ko kirol merituari saria jasotzeko. Jaiotzez amezketarra bada ere, Tolosan bizi da Karrera. Aurten hainbat lasterketa irabazi du, aipagarriena Italiako Aosta bailarako Tor des Geants proba, bertako marka hobetuz.
Beste sari nagusi hauek banatu dituzte ekitaldian: kirolari eskainitako laguntzagatik, Arsenal elkarteari, 25 urtez futbol txapelketa antolatzeagatik, eta Aurrera elkarteari, 26 urtez J.A. Insausti Xake Txapelketa antolatzeagatik; berdintasunaren saria, TAKE elkarteari, nesken parte hartzearen gorakadagatik; kirol portaera eredugarriari, Tolosako emakume nagusien pilota taldeari; eta kirolean egindako ibilbideagatik, TAKE elkarteari, 25 urtez Tolosako saskibaloia berpiztu eta sustatzeagatik.

Horiez gain, kirol bakoitzean hainbat diploma banatu dituzte, tartean kirolari aipagarrienei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!