Larramendi Auzo Elkarteak bilera "garrantzitsua" egingo du

Ataria 2013ko abenduaren 10a

Arkaute parkeko eraikinean egingo da bilera, gaur, abenduak 10, 19:30ean.

Bilerako gai zerrenda honakoa izango da: lehenengo urteko balantzea, auzo elkarteko partaide berriak, auzo lokalen erabilera arauak, bazkideak eta giltzak, eta elkarte gastronomikoa.

Bestalde, Larramendi Auzo Elkarteak Eguberrietako saski bat zozketatzen du. Ondorengo lekuetan erosi daitezke zozketako txartelak: Amets, Plan B, Txosne, Idaberri, Ogiberri, Indarra, Arriaran, Xagutxo, Maburu eta Arregi. Abenduak 22ko Gabonetako loteriaren azken 3 zenbakiekin bat egiten duen txartelak jasoko du saria. Zazpi egunetan ez bada agertzen, abenduak 30eko ONCEko azken hiru zenbakiekin bat egiten duen txartelak irabaziko du saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!