Ganadua, txekor errea eta txuleta, Tolosako protagonistak

Ataria 2013ko abenduaren 7a

Txuleta festaren bigarren egunean, ohiko azokak leku aldaketa izan du ganadu azokak, txekor erreak eta bazkaria izan baitira hauen lekua hartu dutenak. Trianguloa plaza eta San Frantzisko pasealekuan egin da ohiko azoka.

Euskal Herria plaza ganaduz betea agertu da goizean goizetik, eta jende ugari gerturatu da ikustera. Era berean, txekorra erretzen izan da ordu luzez, 12:30ean, txikitu eta bertaratuen artean banatzeko. Txekor zatiei laguntzeko, Tolosa Gourmet-eko kideek banatutako sagardoa izan dute edateko. Eguzkia lagun, trikiti doinuek girotu dute Euskal Herria plaza.

Bertakoez gain, nabaria da jai egun hautarako Euskal Herritik kanpoko jendea etorri dela Tolosako txoko ezberdinak eta gastronomia ezagutzera. 

Gaurko egunarekin, euskal presoak eta iheslariak ere gogoan izan dituzte Tolosan. Euren alde eta hauen eskubideen aldarrikapenerako tragoa eta pintxoa hartzeko aukera izan da.

Trianguloa plazan ere, ohiko azokako postuez beteta, jende ugari ibili da. Eta zerkausiak jatetxe handi baten itxura du. 150 pertsonentzako menua prestatu dute.

Arratsaldean berriz, 18:00etan, Diario Vasco pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dira Beotibar pilotalekuan. Eta 21:00etan, Zerkausiak berriz ere jatetxe itxura izango du txuleta aitzakia hartuta.

Bihar bukatu da Txuleta festa 14:00etan bazkaria eta 17:00etan, Beotibarren jokatuko diren zesta puntako partidekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!