Zozketatu dituzte babes ofizialeko bost etxebizitzak

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko abenduaren 6a

Votih-Gorostidi eremuko bost etxebizitzen zozketa izan da, Tolosako udaletxeko batzar aretoan.

Zozketatu dituzte, jada, Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko bost etxebizitzak. 58 zenbaki zeuden zozketarako, eta 58 bolatxo sartu dituzte zakuan.

Ateratako bost zenbakien jabeek, hurrenkeraren arabera etxebizitzak aukeratzeko eskubidea izango dute, eta norbaitek etxebizitzari uko egingo balio, itxaron-zerrendarako zozketa ere egin dute.

Ibai Iriarte alkateak zorionak eman dizkie zortea izan dutenei, eta Euskal Herria plazako alokairu sozialeko etxebizitzak gogora ekarri ditu, batez ere jende gazteari begira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!