Tolosa C.F. Eskubaloiak partidu historikoa du Bidasoa-Irunen aurka

Ataria 2013ko abenduaren 5a


Abenduaren 12an jokatu den Euskal Kopako partiduaren aurkezpen bideoa egin dute.

Tolosa C.F. Eskubaloiak bere martxa onarekin jarraitzen du eta datorren astean partidu historikoa edukiko dute Kike Mujikaren mutilek. Bidasoa-Irun talde historikoaren aurka jokatuko dute Euskal Kopako final laurdenetako partidua urdiñek datorren ostegunean. Asobal ligako taldearen bisita gogo handiarekin hartu dute tolosarrek eta beste erronka baten aurrean daude oraingoan ere. Aurten nazional mailan estreinatu da Tolosako eskubaloi senior taldea eta ligan lan txukuna egiten ari dira. Irundarren aurkako partidua abenduaren 12an izango da, iluntzeko 20:00etan Usabal Polikiroldegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!