Batzar horretan ere aurtengo urtearen balantzea egiteko baliatuko da. Ibai Iriarte alkateak eta Lore Agirre alkateordeak agerraldian azaldutakoaren arabera, "pozik" daude datorren urteko aurrekontuak osatzeko izan den parte hartze prozesuarekin: "Aurreko urtean ere egin zen prozesu hori, baina erantzuna apalagoa izan da".
Bestalde, jasotako 500etik gorako ekarpen horiek lana suposatu dutela ere adierazi dute, aurrekontuetan nola txertatu ahal diren ikusteko. Aurrera begira ere bide horretatik jarraitu nahi dutela azaldu dute Tolosako Udaleko ordezkariek, herritarren parte hartzea areagotzeko.