Gutuna: Tolosarrei, esker onez

Elkarrekin. Ekimen Euskaldunak Auzolanean 2013ko abenduaren 3a

Auzolan festa bideratu dugun elkarte eta taldeok, - Oargi, Ero-Etxe, Ortzadar, Iurre, Lizardi, Batasuna, Udaberri, Harituz, Tolosako Konpartsa, Tolosako Dultzaineroak, Kazkabarra, Amarozko Auzo Elkartea, Galtzaundi, Tolosa Kantari, Tolosa&Co-, eskerrak eman nahi dizkizuegu Auzolan Festa burutzea ahalbidetu duzuen tolosar guztiei.

Zuei esker arrakastaz gauzatu ahal izan da Auzolan festa: lau hitzaldi interesgarritan kultur etxeko aretoa entzulez gainezka; azaroaren 30eko egun beteko programan Euskaraz Bizi nahi dugu kalejira alaia, Tolosako Alde Zaharrean. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, tolosarren laguntzak erraz garaitu zuen eragozpen hori. Giro ederra eta alaia kalean; helduak, gazteak eta umeak kantuz, bizipozez; bertso poteoa, herri bazkaria, haur jolasak, dantzaldia...
Eskerrik asko elkarlanean aritzegatik Aize-Orratz eta Batzokia elkarteei; Aitzol, Banaiz Bagara, Hirukide, Inmakulada, Lanbide Heziketa, Laskorain, Samaniego eta Orixe ikastetxeei; Tolosaldeko Atariari, irratiz, internetez eta paperez egin duen Auzolan Festaren jarraipenagatik eta erakutsi duen profesionaltasunagatik. Irrien Lagunei. Eta eskerrak baita ere, Tolosako Udalari, bere lankidetza, baliabideak eta laguntza erabakigarriak izan baitira.
Elkarrekin. Ekimen Euskaldunak Auzolanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!