'Tantaz tanta itsasoa gara' manifestazioa egin dute

Ataria 2013ko abenduaren 2a

250 pertsona inguru elkartu dira euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioan.

'Tantaz tanta itsasoa gara" lelopean manifestazioa egin zuten igandean Tolosan. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde atera ziren kaleetara. Honela, urtarrilaren 11n Bilbon antolatu den manifestazio nazionalerako deia egin zuten, baita abenduaren 24ean Villabona eta Tolosan egingo diren mobilizazioetarako ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!