Titirijai jaialdian kilkerra eta inurriaren elezaharra

Iñigo Terradillos 2013ko azaroaren 30a

Bihar amaituko da 31. Titirijai Txotxongiloen Nazioarteko jaialdia, eta ordura arte hainbat emanaldia izango dira ikusgai. Horietako bat, Leidorren ikusgai izan den 'Kilkerraren eta inurriaren elezaharra'.

Tolosako Leidor aretoan guraso eta gaztetxo ugari elkartu dira Buho Maravillas andaluziarren 'Kilkerraren eta inurriaren elezaharra' ikusteko. Esklabu baten moduan egunero lana eta lan zebilen inurriari kilkerrak irekiko dizkio begiak eta ikusarazi beste bizitza hobeago bat posible dela. Nagusiari aurre eginez, inurriak inurritegitik alde egiten du, eta kilkerrarekin ekingo dio bizitza berriari. Hagaxka erako txotxongiloak nahiz itzalen bidezkoak erabiliz, eta musikari garrantzia berezia emanez lan polita eskaini dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!