Auzolanean, euskararen alde

Ataria 2013ko azaroaren 30a

Auzolan Festa antolatu dute herriko hainbat eragilek, 'Ekimen euskaldunak auzolanean elkarrekin' izenburupean. Eguraldia laguntzen ari ez den arren, goizean goizetik giro alaiean ari dira burutzen ekintzak.

Auzolan Festa antolatu dute herriko hainbat eragilek, 'Ekimen euskaldunak auzolanean elkarrekin' izenburupean. Eguraldia laguntzen ari ez den arren, goizean goizetik giro alaiean ari dira burutzen ekintzak.

Dultzaineroen dianarekin hasi da festa, eta orduan hasi dira lehiaketarako babarrunak prestatzen. Kalejira ere burutu dute goiz partean, bertso poteoa eginez. Oargiko txarangak, dultzaineroek eta Tolosa Kantariko kideek jarri dute musika, eta Udaberri dantza taldekoek dantza saioak burutu dituzte, Alde Zaharrean zehar. Eguerdian, berriro ere kalejira burutu dute, eta euria egin arren, herritar ugarik zabaldu du euskaraz bizitzeko leloa lau haizeetara. Trainguloa plazatik abiatu, eta Plaza Berriraino joan dira, eta horrela, Alde Zahar osoa gurutzatuz Traingulora itzuli dira. Txarangen doinuak eta Tolosa Kantarikoen abestiak entzun ahal izan dira han ere.

Ondoren, Trianguloan prestaturiko karpan bazkaldu dute 200 lagun inguruk.

Kalean Txaranga Auzolan Festan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!